Langileentzako Einika | Castellano
MARIA ETA JOSE IKASTETXEA

Zatoz Gurekin

BERRIAK


guion

JANGELA EKAINAN

Ekainak 4tik aurrera HH eta LH-ko ikasleak goizez bakarrik hasten direnez, jangelan aldaketak izaten dira.

Zuen seme/alabak ekainean jangelako zerbitzua erabili behar badute, maiatzaren 25a baino lehen inskripzio orria betetzea eskertuko genizueke. Horretarako, ezkerraldean duzuen menuko beharrezko zikloan sartu, eta jangela atalean eskatzen diren datuak bete besterik ez duzue.

guion

KONTSUMO TAILERRAK

Aste honetan, maiatzaren 14tik 18ra, Kontsumo Tailerrak izango dituzte ikasleek gure ikastetxean.

Gurasoek ere, tailer batera etortzeko aukera izango duzue gaur egun puri-purian dagoen gai batetaz era praktiko batean aritzeko: “Adin txikikoak eta teknologia berriak”. Tailer hau ostegunean, maiatzaren 17an arratsaldeko 14:45etan izango da; animatu eta apuntatu.

Hemen adierazten dizuegun koadroan dituzue ikasle eta gurasoek izango dituzten kontsumo tailerrak.

ANIMATU ZAITEZTE!!!!

guion

ARGAZKIAK

Argazkien atala LH eta DBH-ra zabaldu dugula gogorarazi nahi dizuegu, bertan ikasleek egiten dituzten ekintzak azaltzen dira.

Argazki hauetara joateko, ezkerretan duzuen menuko ziklo bakoitzean sartu eta bertako argazkien laukitxoan klik egin besterik ez duzue.


guion

"BELAUNALDIEN ARTEKO PROGRAMA" Maria eta Jose Ikastetxean

Otezuri zentroko egoilarrek bisita berezia jaso zuten pasa den ostegunean. Izan ere, Maria eta Jose Ikastetxeko gaztetxoak izan zituzten bisitari "Belaunaldien arteko programa"-ren baitan.

Pasa den astean Otezuriko aitona-amonak eta zentroko langile batzuk izan ziren ikastetxean, eta ostegunean itzulerako bisita egin zuten ikasleek. Ikastetxean bultzatzen den programa honekin aitona-amonen eta haurren arteko harremana bultzatu nahi da.

Egin klik hemen gertaerako argazki bat ikusteko.

guion

Ingeleseko Eskolak Udaran

Ingeleseko ikastaroa izango da udara honetan Maria eta Jose Ikastetxean. Izen-emate epea maiatzaren 18 arte. Informazio gehiago hemen erantsita dagoen orrian.

guion

JANGELA

Jangelan geratzen diren ikasleentzako Maiatzeko menuen informazioa jarrita dagoela gogorarazi nahi dizuegu. Interesatzen zaizuen zikloan sartu eta bertan izango dituzue menu guztiak.

guion

Maria eta Jose Ikastetxeko ikasleak txapeldun Zesta Puntan

Berria irakurtzeko, egin klik hemen

guion

ARGAZKIAK

Atal berri bat ireki dugu web orrian, bertan, Ikastetxean ikasleek egiten dituzte ekintzak azalduko dira. Horretarako, ezkerretan duzuen menuko ziklo bakoitzean sartu eta bertako argazkien laukitxoan klik egin besterik ez dudue.