2011/2012 ikasturtean Getariako ikasleek autobus zerbitzu publikoa erabiliko dute.
Gure aldetik eta Ikastetxe modura, erabiliko diren ordutegiak, ikasle kopurua, eskola egutegiko datak... bidali dizkiogu Lurraldebus-i eta segurtasunaren inguruan ere, egungo legea betetzeko eskaera bidali diogu, erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko asmoz.
Begiralearekin egingo dituzte joan-etorriak ikasleek (asteazkenetan DBH-ko ikasleak izan ezik). Eta goizeko autobuseko ordua baino lehen autobus geltokian izango da begiralea, ume guztiak jasotzeko eta ikastetxera eramateko. Arratsaldean berriz, berarekin egingo dute ikastetxetik autobus geltokirako ibilbidea eta baita Getariara ere.
Garraioko begiralearen kuota ikasleko 20,00€-koa izango da hilero.
Garraio zerbitzua nahi baduzue bete ezazue jarraian duzuen formularioa: