Maparen eta errealitatearen arteko erlazioa neurri linealei dagokie, hau da, puntuen arteko distantziei. Baina zer gertatzen da azalerekin, zein da azaleren arteko lotura?
Har dezagun, adibidez, 1:100 eskalako mapa bat. Mapan neurtutako zentimetro bakoitza, errealitateko 100 cm adinakoa da.
Baina, mapan 1 cm^2 -tako azalera duen erakin batek (hau da, 1 cm x 1 cm ) ez ditu 100 cm^2 izango errealitatean. Eraikin hori ehun aldiz handiagoa da ( 100 cm x 100 cm ) eta horrek 10.000 cm^2 -ko azalera ematen digu.
Laburbilduz, eskalaren eta errealitatearen arteko erlazioa eskala^2 dugu
Adib, 1:100 eskalari buruzko adibidean, azalera = 100^2
|