mariatajose.com
*HASIERA
*MATEMATIKARIAK
 Emakumeak matematikari
 Matematikari ospetsuak
*ARIKETAK
 Eskalak
 Estatistika
 Funtzioak eta Grafikoak
 Magnitudeak
 Mate egunerokotasunean
*BITXIKERIAK
 Asmakizunak
 Buruhausleak
 Irudi bitxiak
 Jokoak
 Test psikoteknikoak
*LOTURAK
*HARREMANAK

 

  ARIKETAK: magnitudeak / apunteak
magnitudeak
MAGNITUDEAK
 
 
SARRERA


Magnitudea neur daitekeen edozer da.

Neurtzea magnitude bat unitatearekin alderatzea da.

Magnitudearen neurria zenbaki batez eta hautatutako unitateaz adierazten da.

Adibidea: Amazonas ibaiaren luzera 6 280 kilometrokoa da.

•  luzera da neurtzen gabiltzan magnitudea

•  erabilitako neurri unitatea kilometroa da

•  Amazonas ibaiaren luzera adierazten duen unitate kopurua 6 280 da

 

LUZERA UNITATEAK

 

METROA

multiploak

azpimultiploak

 kilometroa

km

 dezimetroa

dm

 hektometroa

hm

 zentimetroa

cm

 dekametroa

dam

 milimetroa

mm

 

km

hm

dam

m

dm

cm

mm

•  Luzera neurri bat maila txikiagoko beste unitate batean adierazteko, bi ordenen artean dagoen leku bakoitzeko bider 10 egiten da. Adibidez:

•  Zenbat hektometro dira 245 kilometro?

  245 km = (245 * 10) hm = 2450 hm

•  Zenbat dezimetro dira 34 dekametro?

  34 dam = (34 * 10 * 10) dm = 3400 dm

•  Luzera neurri bat maila handiagoko beste unitate batean adierazteko, bi ordenen artean dagoen leku bakoitzeko zati 10 egiten da. Adibidez:

•  Zenbat hektometro dira 67 dekametro?

  67 dam = (67 : 10) hm = 6,7 hm

•  Zenbat metro dira 987 milimetro?

  987 mm = (987 : 1000) m = 0,987 m

 

AZALERA UNITATEAK


Azalera
luzeratik eratorritako magnitudea da

METRO KARRATUA

multiploak

azpimultiploak

Kilometro karratua

km^2

Dezimetro karratua

dm^2

Hektometro karratua

hm^2

Zentimetro karratua

cm^2

Dekametro karratua

dam^2

Milimetro karratua

mm^2

 

km^2

hm^2

dam^2

m^2

dm^2

cm^2

mm^2

•  Azalera neurri bat maila txikiagoko beste unitate batean adierazteko, bi ordenen artean dagoen leku bakoitzeko bider 100 egiten da

Adibidez:

•  Zenbat zentimetro karratu dira 12 dekametro karratu?

  25 dam^2 = (25 * 10^2 * 10^2 * 10^2 ) cm^2 =
                     25 000 000 cm^2

•  Zenbat dezimetro karratu dira 44 metro karratu?

  44 m^2 = (44 * 10^2 ) dm^2 = 4400 dm^2

•  Azalera neurri bat maila handiagoko beste unitate batean adierazteko, bi ordenen artean dagoen leku bakoitzeko zati 100 egiten da

Adibidez:

•  Zenbat hektometro karratu dira 8642 dekametro karratu?

  8642 dam^2 = (8642 : 10^2 ) hm^2 = 86,42 hm^2

•  Zenbat kilometro karratu dira 2387 metro karratu?

  2387 m^2 = (2387 : 10^2 : 10^2 : 10^2 ) km^2 =
                     0,002387 km^2

BOLUMEN UNITATEAK


Bolumena
gorputz batek betetzen duen espazioari deitzen diogu. Luzeratik eratorritako magnitudea da.

METRO KUBIKOA

multiploak

azpimultiploak

Kilometro kubikoa

km^3

Dezimetro kubikoa

dm^3

Hektometro kubikoa

hm^3

Zentimetro kubikoa

cm^3

Dekametro kubikoa

dam^3

Milimetro kubikoa

mm^3

 

km^3

hm^3

dam^3

m^3

dm^3

cm^3

mm^3

•  Bolumen neurri bat maila txikiagoko beste unitate batean adierazteko, bi ordenen artean dagoen leku bakoitzeko bider 1000 egiten da.

Adibidez:

•  Zenbat dekametro kubiko dira 908 kilometro kubiko?

908 km^3 = (908 * 10^3 * 10^3 ) dam^3 = 908 000 000 dam^3

•  Zenbat dezimetro kubiko dira 44 metro kubiko?

44 m^3 = (44 * 10^3 ) dm^3 = 44000 dm^3

•  Bolumen neurri bat maila handiagoko beste unitate batean adierazteko, bi ordenen artean dagoen leku bakoitzeko zati 1000 egiten da.

Adibidez:

•  Zenbat hektometro kubiko dira 77 dekametro kubiko?

77 dam^3 = (77 : 10^3 ) hm^3 = 0,077 hm^3

•  Zenbat metro kubiko dira 2345 zentimetro kubiko?

2345 cm^3 = (2345 : 10^3 : 10^3 ) m^3 = 0,002345 m^3

 

EDUKIERA UNITATEAK


Edukiera
bolumen jakin baten kabitzen den likido eta ale (hondar, gari, arroz, etab.) kopurua neurtzeko erabiltzen da. Edukiera unitatea litroa da.

LITROA

multiploak

azpimultiploak

Kilolitroa

kl

Dezilitroa

dl

Hektolitroa

hl

Zentilitroa

cl

Dekalitroa

dal

Mililitroa

ml

 

kl

hl

dal

l

dl

cl

ml

•  Edukiera neurri bat maila txikiagoko beste unitate batean adierazteko, bi ordenen artean dagoen leku bakoitzeko bider 10 egiten da.

Adibidez:

•  Zenbat dekalitro dira 35 kilolitro?

35 kl = (35 * 10 * 10) dal = 3500 dal

•  Zenbat dezilitro dira 454 litro ?

454 l = (454 * 10) dl= 4540 dl

•  Edukiera neurri bat maila handiagoko beste unitate batean adierazteko, bi ordenen artean dagoen leku bakoitzeko zati 10 egiten da.

Adibidez:

•  Zenbat hektolitro dira 73 dekalitro?

73 dal = (73 : 10) hl = 7,3 hl

•  Zenbat litro dira 245 zentilitro?

245 cl = (245 : 10 : 10) l = 2,45 l

 

 

MASA ETA PISU UNITATEAK


Masa
gorputzak daukan materia kopurua da. Oinarrizko magnitudea da.

Pisua , Lurrak gorputzari eragiten dion erakarpen indarra da. Magnitude eratorria da.

GRAMOA

multiploak

azpimultiploak

kilogramoa

kg

dezigramoa

dg

hektogramoa

hg

zentigramoa

cg

dekagramoa

dag

miligramoa

mg

 

kg

hg

dag

g

dg

cg

mg


•  Masa neurri bat maila txikiagoko beste unitate batean adierazteko, bi ordenen artean dagoen leku bakoitzeko bider 10 egiten da.

Adibidez:

•  Zenbat hektogramo dira 245 kilogramo ?

245 kg = (245 * 10) hg = 2450 hg

•  Zenbat dezi gramo dira 34 deka gramo ?

34 dag = (34 * 10 * 10) dg = 3400 dg

•  Masa neurri bat maila handiagoko beste unitate batean adierazteko, bi ordenen artean dagoen leku bakoitzeko zati 10 egiten da.

Adibidez:

•  Zenbat hekto gramo dira 67 deka gramo ?

67 dag = (67 : 10) hg = 6,7 hg

•  Zenbat metro dira 987 milimetro?

987 mg = (987 : 1000) g = 0,987 g

 

EDUKIERA, BOLUMEN ETA MASA:
UNITATEEN ARTEKO ERLAZIOA

EDUKIERA

BOLUMENA

MASA

1 kl

1 m^3

1 t

1 l

1 dm^3

1 kg

1 ml

1 cm^3

1 g


Adibideak:

35 kl = 35 m^3 = 35 t

457 dl = 45,7 l = 45,7 dm^3 = 45,7 kg

90 ml = 90 cm^3 = 90 g

 

EZOHIKO UNITATEAK


   Neurri unitateak ez dira beti oraingo berberak izan: lehen pezetetan ordaintzen genuena orain eurotan; gure aiton-amonek berriz errealak eta zentimoak erabiltzen zituzten. Gainera beste herrialde batzuetan unitate desberdinak erabiltzen dituzte: hazbetea, oina, ºF, herrialde desberdinetako txanponak, eta abar.

  Hona hemen gaur egun ezohikoak diren unitate horietako batzuen baliokide ezagunak

hazbete 1 = 23 mm erreal 1 = 0,25 pezeta
kintal 1 = 50 kg zentimo 1 = 0,01 pezeta
arroa 1 = 12,5 kg txakur handi 1 = 10 zentimo
txakur txiki 1 = 5 zentimo  

 

magnitudeak