| |

ASMAKIZUNAK |
| 1 |
Lau katuk lau sagu ehizatzen dituzte lau minututan. Zenbat denbora beharko dute ehun katuk ehun sagu harrapatzeko? |
| 2 |
Hiru katuk hiru arratoi harrapatzen dituzte hiru minututan. Zenbat katu beharko dira ehun arratoi ehun minututan harrapatzeko? |
| 3 |
Xakel bat 30metrotako sakonerako ur putzu batetara erori da. Horman gorantz 3m-tako jauzia egin dezake, baina labaina dagoenez, 2m behera irristatzen da jauzi bakoitzaren ondoren. Zenbat jauzi beharko ditu putzuaren ertzeraino iristeko? |
| 4 |
Armiarma batek egunero, aurreko egunean jositako amaraunaren azalera bikoiztu egiten du. Gela bateko azalera osoa estaltzeko 30 egun behar baditu armiarma horrek, zenbat denbora beharko dute bi armiarmek? |
| 5 |
Joxe Marik gaitz arraro bat du, egunero bi motatako pirulak hartzera behartzen duena: "A" motakoa eta "B" motakoa. Pirula hauek erabat berdinak dira pisuan, kolorean, zaporean.. eta ezin dira bereiztu, baina beharrezkoa da egunero bakoitzetik bana hartzea.
Egun batean, konturatu gabe Joxe Marik "A" motako bi pirula eta "B" motako pirula bat hartu eta hirurak eskuan nahasian ditu, bereiztu ezin dituelarik. Egunero bana behar du, baina ez ditu bota nahi, oso garestiak baitira. Zer egin beharko du egun horretako pirulak hartzeko, batere galdu gabe? |
| 6 |
Aspaldian elkar ikusi gabeko txikitako bi lagun topatu dira, Aratz eta Goiatz. Berriketan gustura aritu ondoren, Aratzek seme-alaben bila joan behar duela esan dio Goiatzi.
Baina, zenbat ume eta zein adinetakoak dituk?- galdetu dio honek.
3 seme-alaba dizkiat eta adinak jakiteko berriz, heuk atera kontuak: adinen biderkadura 36 da eta adinen batura etxe honen zenbakia bera da.
Baina horrela ezin diat asmatu, daturen bat falta zaidak!
Arrazoia, zaharrena karate egitera joaten duk
Asmatu seme-alaben adinak |
| 7 |
Piztu ondoren ordubete irauten duten bi metxa ditugu. Nola neurtu genezake 45minutako denbora bi metxa horiek soilik erabilita? |
| 8 |
Artzain batek 10 kaxa gazta saldu ditu azokan. Kaxa bakoitzean 10 gazta daude kilo banakoak, batean ezik, 900gr-takoak baitira hamar gaztak. Nola jakin dezakegu zein den gazta arinenen kaxa, pisua behin bakarrik erabiliz? |
| 9 |
Aurreko batean hiru lagun afaltzera joan ginen. Afaria 30 txanponetan atera zitzaigun, beraz, bakoitzak 10 jarri genituen. Baina ustekabean, jabea ezaguna zela eta prezioa merkatu zigun, 25 txanpon kobratu zizkigularik. Orduan zerbitzariak, 5 txanpon hiruron artean zatitu ezinik, zer erabakiko eta guri bana itzuli eta bera soberan zeuden biekin gelditu zen. Laburtuz, bakoitzak 9 txanpon sartu genituen, guztira 27, zerbitzariak 2 hartu zituen, batura 29. Non gelditu zitzaigun ba 30 osatzeko falta zena? |
| 10 |
Hartz batek 10 km egin ditu hegoalderantz, 10 km ekirantz eta 10 km iparralderantz, hasierako lekura itzuliaz. Zein koloretakoa de hartza? |
| 11 |
Artzain batek azeri bat, ahuntz bat eta aza bat ibai ertz batetik bestera pasa behar ditu. Horretarako txalupa txiki bat du baina bertan bera eta hiru gauzetatik bakarra sartzen dira aldi bakoitzean. Azeria eta ahuntza bakarrik ezin ditu utzi, noski, eta ahuntza azarekin ere ez. Nola jokatu beharko du artzainak? |
| 12 |
Sorgindutako etxetik irten ahal izateko, bi ateren artean bat aukeratu behar duzu. Batek irteerara eramango zaitu, baina besteak betiko harrapatuko zaituen laberinto batetara. Zaintzaile bana dago ate aurre bakoitzean: batak beti egia esaten du, besteak berriz, beti gezurra. Atea aukeratu ahal izateko galdera bakarra egin diezaiokezu zaintzaileetako bati. Zer galdetuko zenioke? |
| 13 |
Trenbide berean baina 100 km-tako tartearekin bi tren ditugu. Bata bestearengana mugitzen hasi dira 50 km/h abiadurarekin. Une horretan bertan, " super-euli" bat trenetako batetik irten eta 100 km/h abiaduraz besterantz abiatu da. Iritsi orduko itzuli eta lehenengorantz abiatu da eta horrela, batetik bestera behin eta berriro bi trenak elkarrekin topo egin arte. Zein distantzia egin du " super-euliak" ? |
| 14 |
Esan gizonezko baten izena, Carlos izenaren letra bat bera ere ez duena |
| 15 |
Gau iluna da eta ibaiaren alde batetan lau pertsona daude bestaldera igarotzeko asmoz. Zubia dago, baina bi pertsonen pisua jasan dezake soilik. Gainera, argi bakarra dute, beraz, bi horietako makalenaren pausura joan beharra izateaz gain, bat itzuli egin beharko da besteei argia eramateko. Haizpeak minutu bat behar du zubia pasatzeko, Zigorrek 2 minutu, Izar makalagoa da eta 5 minutu behar ditu eta Abel, motxila handiarekin doanak, 10 minutu.
Zein ordenetan gurutzatu beharko dute ibaia, ahalik eta azkarren joateko? |
| 16 |
Kutxa baten barruan 10 zapi gorri eta 10 zapi urdin ditugu. Zapi guztiak berdinak dira kolorean ezik. Begiak itxita, kutxatik kolore bereko bi zapi atera behar dira. Zenbat ateraldirekin ziurtatu dezakegu kolore bereko bi edukiko ditugula? |
| 17 |
Hainbat tokitara Curriculumak bidali eta gero, denbora batera, bi lan eskaintza izan ditut, biak berdintsuak baina soldata desberdinekin.
A) Lehen urtean 4000 € eta ondorengo urte bakoitzean 800€-tako igoera
B) 2000 € lehen seihilabetean eta 200 €-tako igoera hurrengo seihilabetero
Zein da eskaintzarik onena? |
| 18 |
Nire ahizpa txikiak matematikako liburua hartu zidan jolasteko eta 10, 11, 35, 36, 60, 61, 97 eta 98. orrialdeak kendu dizkio. Zenbat orri puskatu dizkit guztira? |
| 19 |
Bi hondarrezko ordulari ditugu. Batek 4 minutu irauten du eta besteak 7 minutu. 9 minutu neurtu nahi baditugu, zer egin beharko dugu? |
| 20 |
Zenbat ogi zati moztu ditzakegu ogi oso batetik? |
| 21 |
Gure aitona aita baina 10 urte zaharragoa da. Nola liteke? |
| 22 |
Sei edalontzi dauzkagu, 3 hutsak eta 3 beteta. Bakarra mugituz, nola lortuko zenuke hiru huts ezkerrean geratzea eta hiru bete eskuinean?
|
| 23 |
Hiru lagun taberna batetik irten dira. Bi lagunek freskagarri bat, bi kafe eta bi ur botila edan dituzte. Baina kafea edan ez duenak, ez du urik hartu eta freskagarria hartu duenak berriz, ez du kaferik nahi izan. Zer edan du lagun horietako bakoitzak? |
| 24 |
Tratu ona iruditzen al zaizu lanean hasi eta lehenengo egunean 1€ kobratzea, bigarrenean bikoitza. beti aurreko eguneko irabazia bikoiztuz joatea? Zenbat irabaziko zenuke 30. egunean? |
| 25 |
Maritxu Zuberoara joan zen herenegunaren hurrengo egunean eta, etzi bezperan itzuliko da. Zenbat denbora egingo du etxetik kanpo? |
| 26 |
Gure etxeko xigorgailuak 30 segundotan 2 ogi zati xigortzen ditu alde bakarretik. Ogiei buelta eman eta beste 30 segundotan bestaldetik xigortzen ditu bi zatiak. Beraz, bi zati oso xigortzeko minutu bat behar du. Zenbat denbora beharko du gutxienez 3 zati xigortzeko? |
| 27 |
Etxe-azpiko dendan oliba lata eskaintza jarri zuten. Lehen bezeroari zeuzkaten laten erdia gehi bat saldu zioten. Dendara sartutako bigarren pertsonari, gelditzen zitzaizkienetatik erdia gehi bat saldu zioten. 3.bezeroari gelditzen zirenetatik erdia gehi bat eta gauza bera laugarrenari ere. Une horretan oliba lata guztiak agortu zitzaizkien. Zenbat zituzten saltzen hasi aurretik? |
| 28 |
Arrano bat hegaz doala uso talde batekin topatu da. Zenbat uso zarete? - galdetu die. Garen kopuruari, kopuru bera gehi erdia, gehi erdiaren erdia batuz gero, zurekin 100 izango ginateke. Zenbat uso daude taldean, beraz? |
| 29 |
Mutil batek dio: anai adina arreba dauzkat, baina nire arrebek anai kopuruaren erdia adina ahizpa dituzte. Zenbat dira? |
| 30 |
Bi amek beren alabei gailetak eman dizkiete meriendatzako. Batek 15 gaileta eman dizkio alabari, eta besteak 10. Bi alabek gaileta denak bildu eta guztira 15 zenbatu dituzte. Nola daiteke hori? |
| 31 |
Txakur bat 15 metrotako luzera duen soka batez lotuta dago. Kanpotar bat bere zelaira sartu eta 50 m-tara egon arren hortzika egin dio. Nola iritsi da? |
| 32 |
Martintxo lanpetuta dabil frutak balantzan pisatzen. Pisaldi batzuen ondoren, 3 mandarinek eta meloi batek, platano dozena batek adina pisatzen dutela egiaztatu du. Gainera, meloiak mandarina bat eta zortzi platanok adina pisatzen du. Zenbat pisatuko ote du meloiak, platano bakoitzak 200gr pisatzen badu? |
| 33 |
6 pertsonek ura edan dute. Guztira 21 baso ur edan badituzte eta denek baso kopuru desberdina, zenbat ur edan du bakoitzak? |
| 34 |
Taberna bateko zerbitzariari apustu hau egin diote: ezetz 17 bokata 4 ilaratan jarri, ilara bakoitzean 5 bokata daudelarik. Asmatzen ez badu, bokatak bezeroentzat |
| 35 |
Orain dela 5 urte, Ugutzek bere lagun Marenen adinaren laukoitza zuen eta 5 urte barru, Marenen adinaren bikoitza izango du. Egun, zenbat urte ditu bakoitzak? |
| 36 |
Hurrengo hiru baieztapenetatik bakarra bada egiazkoa, zenbat diru dauka Jasonek?
Xaturrek dio: Uxuek, patrikan, 10 € edo gehiago ditu
Inaxik dio: Uxuek, patrikan, 10 € baino gutxiago ditu
Perminek dio: Uxuek, patrikan, badu dirurik |
| 37 |
Gure aitonaren ordulari zaharrak 30 segundo behar ditu arratsaldeko seietan ordua emateko; zenbat denbora beharko du gaueko hamabiak jotzeko? |
| 38 |
Bi txanponekin 30 zentimo ditut. Txanponetako bat ez bada 10 zentimotakoa, zenbatekoak dira dauzkadan txanponak? |
| 39 |
9 eta 4 litrotako bi ontzi baditugu, nola moldatuko gara, beste ezer gabe, ontzi handienean 6 l justu lortzeko? |
| 40 |
Eguerditik pasa den denbora gauerdiraino falta denaren herena bada, zer ordu da? |
| |

EBAZPENAK |
| 1 |
4katu 4sagu 4min 100= (25x4) (25x4) (25x4) 4minutu |
| 2 |
3katu 3arratoi minutuko 1arratoi minutuan
100arratoi / 100minututan 3katu (nekatzen ez direla suposatuz) |
| 3 |
Gorantz 3m, beherantz 2m » bakoitzean 1m aurreratzen du. Berez 30 jauzi beharko lituzke baina 27. metrotik jauzi batez iritsiko litzateke ertzeraino. Emaitza 27 + 1 = 28 jauzi da |
| 4 |
Egun bakoitzean aurreko eguneko azalera bikoizten badu, eta batek 30 egun behar baditu, 2 armiarmek egun bat gutxiago beharko dute, azkeneko aldiz bikoiztu beharrik ez dutelako. Beraz, erantzuna 29 egun da. |
| 5 |
Bi "A" eta "B" bat ditu. Hartu beste "B" pirula bat, horrela mota bakoitzeko bina izango ditu. Erdibanatu laurak eta pirula bakoitzaren erdia hartu, hurrengo egunerako gelditzen zaizkion erdiak utziaz. |
| 6 |
3zenbaki direla dakigu, euren biderkadura 36 denez, aukera guztiak idatzi eta batu egingo ditugu
36 + 1 + 1 = 38 9 + 4 +1 = 14 6 + 3+ 2 = 11
18 + 2 + 1 = 21 9 + 2 + 2 = 13 4 + 3 +3 = 10
12 + 3 + 1 = 16 6 + 6 + 1 = 13
Baturarekin ezin bada emaitza atera, esan nahi du errepikatzen direnen artean aukeratu ezinik dagoela:
9 + 2 + 2 = 13 edo 6 + 6 + 1 = 13
Zaharrena aipatzerakoan, argi dago bietako zein aukera den zuzuena: 9, 2, 2 |
| 7 |
A
B
Kokatu bi metxak paraleloki eta eman su A-ri bi muturretatik, eta aldi berean B mutur bakarretik piztu. A erabat erretzen den une bertan (ordu erdira) B-ri bestaldean emango diogu su, beraz, ordu erdi falta zitzaionez, orain ordu laurdenean erreko da. Guztira, 30´ + 15´ = 45´
|
| 8 |
Jarri ilaran 10 kaxak. Lehenengotik gazta bat hartu, bigarrengotik bi gazta, hirugarrengotik hiru eta horrela 10arte. Pisatu hartu ditugun gazta guztiak batera. Berez, 1+2+3+4+5+6+7+8+9+10 = 55 k pisatu beharko lukete 1k-takoak balira denak. Pisu hau baino 100g gutxiago bada, lehenengo kaxakoak dira arinenak; 200gr arinago bada bigarren kaxakoak .. |
| 9 |
Amarrua enuntziatuan dago. Guztira 27 txanpon sartu ditugu, afaria 25 ekoa zen eta zerbitzariak hartu zituen falta diren biak. Ez du zentzurik zerbitzariaren 2 txanponak gehitzea, kendu egin behar dira |
| 10 |
Hartzak zuria izan behar du, bide hori egin ahal izateko Ipar Poloan soilik egon baitaiteke.
Berez, bi aukera daude ibilbide hori bete ahal izateko:
Zehatz mehats Ipar Poloan kokatuta egonik, edozein norabide hegoalderantz da. Gero, ekialdera paralelo batetik mugitzen bada, Ipar Polotik beti distantzia berdinera egongo da. Iparrerantz igoz gero, zirkuitua itxi egiten da.
Hego Polotik 10 km-tara baina pixka bat urrutiago dagoen puntu batetik abiatu, 10 km hegoaldera eginez gero, ekialdera 10 km ibilita bira oso bat edo gehiago eginez meridiano bertan bukatuz, iparrerantz 10 km egin ondoren hasierako lekuan bukatuko luke, baina. Antartidan ez dago hartzik!!! |
| 11 |
Jarraitu beharreko pausuak:
ahuntza pasatu bestaldera eta bera bakarrik itzuli
aza hartu azeria bakarrik utziz eta bestaldera iritsi orduko, bertan dagoen ahuntza hartu eta aza han utzi
ahuntza itzuli, azeria hartu, ibaia zeharkatu eta bestaldean aza eta azeria utziz, ahuntzaren bila bueltatu |
| 12 |
"Zer erantzungo lidake beste zaintzaileak, irteerako atea zein den galdetuko banio?"
Erantzuna " ezkerrekoa" bada, orduan eskubitik irten beharko naiz
Erantzuna " eskubikoa" bada, orduan ezkerretik irtengo nintzateke |
| 13 |
Trenak abiadura berdinean doazenez, erdian topatuko dira, hau da, 50 km-tara, eta orduko 50 km-tako abiadura zutenez, ordubete beharko zuten distantzia hori egiteko. Eulia 100 km orduko badoa, ordubetean 100 km egingo zituen |
| 14 |
Kevin , Quintin , |
| 15 |
Lehenengo, bi azkarrenak ( 1min eta 2 minututakoak), beraz, 2 minutu
Itzuli 2 minutukoa
Bigarrenak bi makalenak ( 5 min eta 10 minututakoak), beraz, 10 minutu
Itzuli 1minutukoa
Hirugarren, bi azkarrenak berriro ( 1 min eta 2 minututakoak), beraz, 2 minutu
Guztira: 2 + 2+ 10 + 1+ 2 = 17 minutu |
| 16 |
Ateratako bi lehenak ez badira berdinak, hirugarrena ziur bietako baten kolorekoa izango dela, beraz, erantzuna 3 ateraldi da |
| 17 |
B eskaintza hobea da
Urtea A eskaintza B eskaintza
1 4000 € 2000 + 2200 = 4200 €
2 4800 € 2400 + 2600 = 5000 €
3 5600 € 5800 €
4 6400 € 6600 €
5 7200 € 7400 €
6 8000 € 8200 € |
| 18 |
6 orri: 35/36 eta 97/98 orrialdeak orri berekoak direlako, edota 10/11 eta 60/61 |
| 19 |
Bi ordulariak batera jarri. 4 minututakoa amaitutakoan, eman buelta. 7 minututakoa amaitutakoan eman buelta. Handik minutu batera 4koa bukatuko da (guztira 8 min) eta 7koan minutu bat pasatuko zen. Eman buelta eta bukatzen denean, guztira 9 minutu igaroko ziren |
| 20 |
Bakarra, behin moztu ondoren ogia ez baita osoa |
| 21 |
Amaren aita delako |
| 22 |
Bigarrena bosgarrenean hustuta |
| 23 |
Batek ezer ere ez, beste biek kafea, ura eta freskagarria |
| 24 |
1go egunean. 1€ 2^0
2. egunean 2€ 2^1
3. egunean 4€ 2^2
30. egunean ? 2^30 = 1 073 741 824 € |
| 25 |
Herenegun atzo gaur bihar etzi

3 egun, 2 gau |
| 26 |
1, 2, 3 hiru ogi zatiak izanik eta a = aurrealdea, b = atzealdea:
1a eta 2a xigortzeko: 30 segundo
1b eta 3a xigortzeko: 30 segundo
2b eta 3b xigortzeko: 30 segundo. Guztira 90 segundo behar dira |
| 27 |
30 lata zituzten
Lehen bezeroari: 30/2 + 1 = 16 saltzeke: 30 - 16 = 14
Bigarren bezeroari: 14/2 + 1 = 8 14 - 8 = 6
Hirugarren bezeroari: 6/2 + 1 = 4 6 - 4 = 2
Laugarren bezeroari: 2/2 + 1 = 2 2 - 2 = 0 |
| 28 |
x + x + x/2 + x/4 + 1 = 100
11x = 396; x = 36 uso dira taldean |
| 29 |
3 ahizpa eta lau anai |
| 30 |
Amona, ama eta alaba dira. Amonak amari 15 eman dizkio eta honek bere alabari 10, beraz bi alabek guztira 10 + 5 = 15 gaileta dituzte |
| 31 |
Bera sokari lotuta dago, baina ez du esaten soka inon lotuta dagoenik |
| 32 |
Meloiak 1800gr pisatzen ditu |
| 33 |
Batek baso 1, besteek 2, 3, 4, 5 eta 6 baso |
| 34 |
|
| 35 |
25 eta 10 urte |
| 36 |
Uxuek ez du dirurik, beraz, 2. baieztapena da soilik egiazkoa |
| 37 |
Kanpai hotsak sei dira baina batetik besterako tarteak bost. Beraz, tarte bakoitzak 30/5 = 6s iraungo du. Hamabiak jotzeko, 11 tarte daudenez:
6 s x 11 tarte = 66 segundo |
| 38 |
Bat ez bada 10 zentimotakoa, bestea izango da: 10 eta 20 zentimo ditut |
| 39 |
Bete 9 l -takoa. Honekin, bete ontzi txikia 5 l eta 4 l eduki arte. Hustu 4 litroak eta ontzi handiko 5 l-etatik bete berriro ontzi txikia, 1 l eta 4 l izan arte. Hustu atzera ontzi txikia eta handian dagoen litroa txikira pasa. Hutsik gelditu zaigun handia bete, 9 l eta 1 l eduki arte. Handitik txikira pasa kabitzen zaizkion 3 litroak eta horrela handian 6 l geldituko zaizkigu |
| 40 |
Arratsaldeko hirurak izan behar dute |
|
|