mariatajose.com
*HASIERA
*MATEMATIKARIAK
 Emakumeak matematikari
 Matematikari ospetsuak
*ARIKETAK
 Eskalak
 Estatistika
 Funtzioak eta Grafikoak
 Magnitudeak
 Mate egunerokotasunean
*BITXIKERIAK
 Asmakizunak
 Buruhausleak
 Irudi bitxiak
 Jokoak
 Test psikoteknikoak
*LOTURAK
*HARREMANAK

 

MATEMATIKARI OSPETSUAK

DESCARTES ( 1596 - 1650 )

René Descartes La Hayan (Frantzian) jaio zen 1596.urtean eta Estocolmon (Suedian) hil zen 1650.ean.

Jaio orduko ama hil zitzaion eta osasun eskaseko haurra izanik, bere aitak ez zuen eskolara bidali zortzi urte bete arte. Osasun makalagatik, ohetik nahi zuenean jaikitzen uzten zioten eta ohitura hau bizitza osoan mantendu zuen (matematika ikasteko ohitura mesedegarritzat aipatzen omen zuen)

Poitiers-eko Unibertsitatean Zuzenbidea eta Medikuntza ikasi ondoren, Parisera joan eta bi urtez matematikari ekin zion.

22 urte zituela, bere adineko etxe oneko mutil guztiak bezala, ejertzitoa eta Elizaren artean aukeratu behar izan zuen, eta 1918an armadan alistatu eta Bredara (Holandara) bidali zuten Espainiaren aurka borrokatzera (sasoi hartan Holanda Espainiaren mende zegoen)

Han, jende multzo bat kartel baten aurrean bildurik ikusita, adineko jaun bati itzultzeko eskatu omen zion. Buruketa matematiko baten erronka zela esan zion eta itzuli orduko, hantxe bertan ebatzi omen zuen. Txundituta utzi zuen jaun hura Isaac Beeckman zen, Holandako matematikari handia. Berehala lagunak egin omen ziren eta lau hilabete beranduago, Descartesek geometria ikertzeko era berri bat aurkeztu zion lagunari:

Plano bateko edozein puntu, bi koordenatu bidez adierazi daiteke (bere ohorez, koordenatu kartesiarrez ezagutzen ditugunak)

Horrela, geometria (kurbak) eta algebra (ekuazioak) konbinatuz, geometria analitikoa asmatu zuen.

Holandan, filosofia eta matematikaz gain, optika, fisika, kimika, anatomia eta medikuntza ikaste jardun zuen. Ezagutza guztiak bilduz zihoan, baina argitaratu aurretik Inkisizioak Galileo kondenatu zuela jakin eta atzera egin zuen.

Pentsalari handia izan zen zalantzarik gabe, matematikaria baino gehiago, filosofoa. 1637an bere lanik ezagunena argitaratu zuen, "Metodoaren Diskurtsoa", arazo filosofikoei erantzuna emanez, benetako ezagutzara iristeko jarraitu beharreko urratsak hain zuzen ere. "pentsatzen dut, beraz, banaiz"

Ospe handia jaso zuenez, Europako erregeek euren gorteetara joateko deitzen zioten. 1649an Suediako Kristina Erreginak deituta hara joan zen bizitzera. Baina Erregina ikasle gogorra suertatu zen eta goizero bostetan jaiki arazten zuen, gela handi hotz batetan irakastera behartuz. Hiru hilabete ondoren, larriki gaixotu eta pneumoniaz hil zen 54 urte zituelarik.

matematikari ospetsuak