mariatajose.com
*HASIERA
*MATEMATIKARIAK
 Emakumeak matematikari
 Matematikari ospetsuak
*ARIKETAK
 Eskalak
 Estatistika
 Funtzioak eta Grafikoak
 Magnitudeak
 Mate egunerokotasunean
*BITXIKERIAK
 Asmakizunak
 Buruhausleak
 Irudi bitxiak
 Jokoak
 Test psikoteknikoak
*LOTURAK
*HARREMANAK

 

MATEMATIKARI OSPETSUAK

EUCLIDES (K A 365 - 300)

Euclides, zalantzarik gabe, Antzinako matematikaririk ospetsuenetakoa da, baina bere bizitzari buruz ezer gutxi dakigu. Proco historialari greziarraren esanetan, oso zintzoa eta apala izan omen zen.

Ziurrenez, K A 365 eta 300. urteen artean bizi izango zen, baina ez dakigu non jaio zen. Alejandriakoa deitzen zaio, Egiptoko hiri honetan garatu baitzuen bere lan zabala. Bertako Unibertsitateko Matematikako Eskola sortu zuen eta bertako irakaslea izan zen.

"Geometriako Elementuak" izeneko bere lana historia osoan zehar arrakastarik handiena izan duen matematikako testua izan da. Bertan, 13 liburutan, ordura arte zeuzkaten ezagutza matematiko guztiak jaso zituen, sistematikoki ordenatuz eta arrazoituz. Baina ez da Geometria greziar guztiaren bilduma soila, baizik eta jakintza askoren sintesia, oinarrizko Matematika osoarena: geometria laua eta espaziala, aritmetika eta algebra. Hain da handia lan honen garrantzia, 2000 urtetan testu liburu gisa erabili izan dela eta 20 mende horietan apenas zuzenketarik egin zaion. 1482.urtean argitaratu zenetik, Bibliaren ondoren, gehien argitaratu den tratatua izan da eta gaur egunerainoko geometriaren irakaskuntza bideratu du.

matematikari ospetsuak