mariatajose.com
*HASIERA
*MATEMATIKARIAK
 Emakumeak matematikari
 Matematikari ospetsuak
*ARIKETAK
 Eskalak
 Estatistika
 Funtzioak eta Grafikoak
 Magnitudeak
 Mate egunerokotasunean
*BITXIKERIAK
 Asmakizunak
 Buruhausleak
 Irudi bitxiak
 Jokoak
 Test psikoteknikoak
*LOTURAK
*HARREMANAK

 

MATEMATIKARI OSPETSUAK

 

EULER ( 1707 - 1783 )


Leonard Euler, Basilean (Frantzian) jaio zen 1707.urtean eta St Petersburg-en hil zen 1783ean.

Apaiz Kalbinista baten semea, berehala semearen ezohiko inteligentzia eta oroimenaz jabetu eta oso gaztea zela Basileako Unibertsitatera bidali zuten, Matematika eta Teologia ikastera.

17 urte eskasekin Matematiketan Doktoratu zen. 18 urterekin ikerketa lanak eginez, irakasten hasi zen. Basileako Unibertsitatean irakasle lanpostua lortu ez zuenean, etsita, San Petersburgora alde egin zuen 1727an. Zientzietako Akademian Filosofia Naturaleko katedra eskuratu zuen.

1733an ezkondu egin zen eta 13 seme-alaba izan zituzten. Pertsonalki hezi zituen eta, diotenez, haiekin jolasean ari zela ere lanean jarraitzeko gaitasuna omen zuen.

26 urterekin Akademiako matematikaririk garrantzitsuena zen. Behin, hilabete batzuetako lana eskatzen zuen arazo bat sortu eta Eulerrek 3 egunetan ebatzi omen zuen. Baina ondorioz, begi bateko ikusmena galdu zuen. Hala ere, etsi beharrean, gero eta indartsuago jarraitu zuen lanean.

Itxuraz, inongo esfortzurik gabe kalkulatzen omen zuen, besteak arnasa hartu edo arranoak airean mantentzen diren erraztasun berdinarekin. Bere arkatza bera baino azkarragoa zela esaten omen zuen, hain erraz idazten zituen memoriak. Eulerren biografian 886 liburu eta artikulu daude, inoiz, inongo matematikariek gainditu ez duen ekoizpena. Leku desberdinetako lehiaketetara aurkezten zituen bere lanak eta sari pila jaso zituen. Hizkuntzekin arazorik ez zuen eduki, erraztasun ikaragarria baitzuen ikasteko.

1741ean, Federiko Handiak Berlinera joateko gonbitea egin zion eta Alemanian 25 urtez bizi ondoren, atzera San Petersburgora itzuli ziren. Poliki poliki itsutzen joan zen, baina hala ere kalkuluak eginez jarraitu zuen, hasieran arbelean handiz idatziz, itsututakoan bere seme-alabei diktatuz. Buruz kalkulu oso luzeak egiteko dohaina zuen eta behin, bi ikasle, 17 gai zituen batuketa bategatik eztabaidan zebiltzala, berak berehala ebatzi omen zuen.

1771.ean, hirian sute handi bat piztu eta Eulerren etxeraino iritsi zen. Bere lagun batek, su artean etxera sartu eta itsua sorbaldan hartuta bizirik atera zuen. Liburuak galdu ziren, baina bere idatziak ez. Eulerrek bere lan eskerga beste 12 urtez jarraitu zuen, 76 urterekin, tea hartu eta bilobarekin jolasean ari zela, bat-batean, "kalkulatzeari eta bizitzeari" utzi zion arte.

Aparteko gaitasuna eta kontzentrazio ahalmen ikaragarria eduki arren, oso gizon xumea izan zen: lasaia, etxekoak zituen bere poz, ume zalea, patxada handikoa eta, itsutuz joan arren, beti alai eta umoretsu mantendu zena.

Eulerren lan zientifikoak bere garaiko matematika osoa hartzen zuen. Arlo guztietan egin zituen aurkikuntza bikainak. Adar guztiak landu arren, matematika osotasun bakar gisa ulertzeko gai izan zen.

 

matematikari ospetsuak