mariatajose.com
*HASIERA
*MATEMATIKARIAK
 Emakumeak matematikari
 Matematikari ospetsuak
*ARIKETAK
 Eskalak
 Estatistika
 Funtzioak eta Grafikoak
 Magnitudeak
 Mate egunerokotasunean
*BITXIKERIAK
 Asmakizunak
 Buruhausleak
 Irudi bitxiak
 Jokoak
 Test psikoteknikoak
*LOTURAK
*HARREMANAK

 

MATEMATIKARI OSPETSUAK

 

NEWTON ( 1624 - 1727 )


Isaac Newton Woolsthorpen (Ingalaterran) jaio zen 1624.urtean eta Kesington-en hil zen 1727an, 85 urterekin.

Aita, jaio baino 3 hilabete lehenago hil zitzaion. Isaac 9 hilabete bete aurretik jaio zen eta hil zorian egon zen. Bi urte zituela, ama berriro ezkondu eta Isaac amonaren granjara bidali zuen bizitzera.

12 urterekin, amaren lagun batzuekin bizitzera joan eta King´s School-en sartu zen. Gizona botikaria zen eta ganbaran zientzi liburuak eta gai kimiko pila gordetzen zituen, Isaac-en gozamenerako, han aurkitu baitzuen jolastokia eta han eraiki zituen haize-errotak, gurpil mekanikoak, kometak, urezko ordulariak eta abar.

Badirudi ume lotsatia eta mesfidatia izan zela, besteekiko harremanetan zailtasunak zituena. Denborarekin, gainera, zailtasun hauek areagotzen joan ziren. Gainontzean, beti hausnarketan ibiltzen zen umea izan omen zen, eskulanetan oso jaioa, liburu zale amorratua eta beti apunteak hartzen jarduten zuena.

16 urterekin, aitaordea hil eta amarengana itzuli zen, euren lurrak zaintzera. Baina ez zitzaion nekazaritza gustatzen eta osaba bati esker, Cambridgeko Trinity College-n sartu zen, kimika, optika, fisika eta matematika ikastera. Garai hartan unibertsitatea soilik aberatsen esku zegoen. Isaac ikasle pobreen mailan matrikulatu zen, ikasketak ordaintzeko lana egin behar zutenen artean.

Matematikako irakasle on baten eraginez, matematikarako zaletasuna piztu zitzaion. 1664an ordea, legenarra zabaldu zen eta Unibertsitatea bi urtez itxi beharra izan zuten. Orduan jaioterrira itzuli eta sasoi hartan egin zituen, hain zuzen ere, bere aurkikuntza zientifiko garrantzitsuenetakoak.

Alde batetik, grabitazioaren teoremaren oinarriak ezarri zituen. Bestetik, bere izena daraman binomioa frogatu eta kalkulu diferentziala eta integrala asmatu zituen (badirudi, garai beretsuan, Leibnitz alemaniarrak ere kalkulu diferentziala asmatu zuela bere aldetik, eta urteetan sestran ibili omen ziren elkarrekin, norberari besteak kopiatu ziola esanez)

 

(a + b)^ = a + b

(a + b) ^2 = a ^2 + 2ab + b^ 2

(a + b)^3 = a ^3 + 3a ^2 b + 3ab ^2 + b^ 3


Eta azkenik, argiari buruzko ikerketak hasi zituen, optika eta errefrakzioaren inguruan.

1669an Trinity College-era itzuli zen eta 20 urtez Cambridgeko matematikako irakaslea izan zen. Ia inor joaten ez zen hitzaldietan bere ikerketen emaitzak azaltzen omen zituen.

30 urte zituela, zientzialari batek jaso zezakeen ohorerik handiena jaso zuen, Londreseko Royal Society-ko partaide egin zutenean.

Eta 1689an, ospetsuena egin zen lana argitaratu zuen, "Filosofia Naturalaren Printzipio Matematikoak", alegia, bere ikerketa lanen emaitza harrigarriak jasotzen zituena.

Ondoren, legebiltzarreko kide aukeratu zuten, baina bere kimikako eta fisikako ikerketan eta teleskopioen eraikuntzan jarraitu zuen.

Ingalaterrako "Monetaren Etxe"-ko zuzendari izendatu zutenean utzi zituen irakaskuntza eta ikerketa.

Royal Society-ko lehendakari aukeratu zuten eta urtero berraukeratu zuten hil arte.

1705ean Ingalaterrako Erreginak "Sir" titulua eman zion.

Gaixotasun luze baten ondorioz, 1727an hil zen 85 urte zituela eta Westminster-eko Abadian hilobiratu zuten ohore guztiekin.


matematikari ospetsuak