mariatajose.com
*HASIERA
*MATEMATIKARIAK
 Emakumeak matematikari
 Matematikari ospetsuak
*ARIKETAK
 Eskalak
 Estatistika
 Funtzioak eta Grafikoak
 Magnitudeak
 Mate egunerokotasunean
*BITXIKERIAK
 Asmakizunak
 Buruhausleak
 Irudi bitxiak
 Jokoak
 Test psikoteknikoak
*LOTURAK
*HARREMANAK

 

MATEMATIKARI OSPETSUAK

 

MILETOKO THALES (K A 640 - 548)


Thales greziarra Mileto izeneko hirian (gaur egun Turkian) jaio eta hil zen.

Bere idatzietatik ez zaigu ezer iritsi eta garai hartan ikasleen aurkikuntzak sarri maisuen izenean agertzen zirenez, zaila da zehaztea zeintzuk diren bere aurkikuntza matematikoak. Dena dela, guztien esanetan oso oso argia omen zen eta lehen greziar filosofo, zientzialari eta matematikaritzat har daiteke, ingeniari lanetan jarduteaz gain. Greziako zazpi jakintsuetako lehena da.

Diotenez, urtetan jendearen burlak jasan behar izan zituen, lanean eta ikerketan hainbeste ordu pasatzen zituelako alperrik. Baina egun batean, egindako behaketa meteorologikoei esker, oliba uzta oso ona izango zela iragarrita, Miletoko oliba errota denak hartu zituen. Uzta ikaragarri ona izan omen zen eta inguruko nekazari guztiek bere errotak erabiltzeagatik ordaindu behar izan zioten.

K A 600. urtean, Egipto bisitatu zuen. Han Geometria ezagutu eta Greziara eraman zuen. Piramide Handiaren altuera kalkulatzeko eskatu ziotenean, egun eguzkitsu batean, piramide aurrean eseri omen zen eta pertsona baten itzala eta pertsona horren altuera berdinak izan arte itxaron omen zuen bertan. Une horretan piramidearen itzala neurtzeko agindu omen zuen, piramidearen altuerarekin bat zetorrela baieztatuz.

Baina benetan ospetsua bihurtu zuena, K A 585.urtean eguzki-eklipse bat aurreikustea izan zen, maiatzaren 28an gertatu zelarik berak iragarri bezala.

Uste zuen Lurra uraren gainean zetzan disko lau bat zela, eta guztia uretatik zetorrela. Lurrikarak uraren mugimendu bezala agertzen zituen. Noski, oker zebilen, baina bera izan zen fenomeno hauek era arrazionalean azaltzen saiatu zen lehena, eta ez natura-gaindiko bitartekoz

Bere izena daraman teoreman, hirukien antzekotasuna ikertu zuen eta geometriaren funtsezko arauak ezarri zituen.

matematikari ospetsuak