2011/2012 ikasturteko Jangela zerbitzuko baldintzak eta informazioa adierazten dizkizuegu.
| maiatzeko menuak | |
|---|---|
| "Katuka" purea proteinekin | "Sehaska" purea proteinekin |
| JANGELA | FINKOA | ALDIAN BEHIN |
|---|---|---|
| 0 URTE / 1 URTE / 2 URTE | 6,30€ | 6,50€ |
Ikasturte honetan gestio arloan hobekuntzak izateko asmoz aldaketa batzuk izango dira kuota kobratzeko orduan:
| MAILA | BAZKARIAK | ZENBATEKOA (9 HILABETE) |
|---|---|---|
| 0 URTE / 1 URTE / 2 URTE | 162 x 6,30€ | 113,40€ |
Jangela egutegia hurrengoa da (X-ak bazkari egunak adierazten ditu):
Beraz, zuek egutegia ikusirik hasiera eta bukaera datak jarri beharko dituzue. Egunero geratzen ez diren haurren kasuan egunak ere adierazi beharko dira.
Umea gaixo balego edo beste arrazoiren bat izanez gero, ez badu bertan bazkaltzen, egun horien zenbatekoa bueltatuko zaizue, 3. Egunetik aurrera, baina hori bai, atarian jangelako arduradunari honen berri eman beharko diozue.
Jangelako zerbitzua aldizka erabiltzeko derrigorrezkoa da bezperan, arratsaldeko 5etan, eskolako atarian tiketa erostea.
Jangelarako mantala ekarri beharko dute haurrek.Ekainak 4tik aurrera HH eta LH-ko ikasleak goizez bakarrik hasten direnez, jangelan aldaketak izaten dira. Zuen seme/alabak ekainean jangelako zerbitzua erabili behar badute, maiatzaren 25a baino lehen formulario bete ezazu