2011/2012 ikasturteko Jangela zerbitzuko baldintzak eta informazioa adierazten dizkizuegu.
2 urteko ikasleen menuak ikusteko, klikatu hemen
| maiatzeko menuak | ||||
|---|---|---|---|---|
| Orokorra | Arrautz gabea | Esneki gabea | Gluten gabea | Haragi gabea |
| JANGELA | FINKOA | ALDIAN BEHIN |
|---|---|---|
| 3 URTE / 4 URTE / 5 URTE | 6,30€ | 6,50€ |
2011/2012 ikasturtean ere, dagozkien egunetatik 2 bazkari deskontatuko dira ordaintzen den kuotan, irteerak direla eta. Beraz, irteeretako deskontua aplikatuta geratzen da urria eta maiatza arteko kuotetan.
| MAILA | BAZKARIAK | ZENBATEKOA (8 HILABETE) |
|---|---|---|
| 3 URTE / 4 URTE / 5 URTE | 141 x 6,30€ | 111,04€ |
Jangela egutegia hurrengoa da (X-ak bazkari egunak adierazten ditu):
Beraz, zuek egutegia ikusirik hasiera eta bukaera datak jarri beharko dituzue. Egunero geratzen ez diren haurren kasuan egunak ere adierazi beharko dira.
Umea gaixo balego edo beste arrazoiren bat izanez gero, ez badu bertan bazkaltzen, egun horien zenbatekoa bueltatuko zaizue, 3. Egunetik aurrera, baina hori bai, atarian jangelako arduradunari honen berri eman beharko diozue.
Jangelako zerbitzua aldizka erabiltzeko derrigorrezkoa da bezperan, arratsaldeko 5etan, eskolako atarian izena ematea, salbuespenez, premiazkoa bada, goizeko bederatzietan atarian zerbitzu hau eska daiteke.
Jangelarako mantala ekarri beharko dute haurrek.Ekainak 4tik aurrera HH eta LH-ko ikasleak goizez bakarrik hasten direnez, jangelan aldaketak izaten dira. Zuen seme/alabak ekainean jangelako zerbitzua erabili behar badute, maiatzaren 25a baino lehen formulario bete ezazu