Langileentzako Einika | Castellano
MARIA ETA JOSE IKASTETXEA

ELKARTASUN PROIEKTUA

Ikasturte honetan bultzatu nahi dugun elkartasun proiektuan behar beharrezkotzat jotzen dugu Mendebaldeko Saharak bizi duen giza tragedia honen aurrean, gure ikastetxeko ikasleak Giza Eskubideek duten garrantziaz sentsibilizatu eta oinarrizko Giza eskubideak errespetatzen ez zaizkien Tindufeko errefuxiatuei elkartasun proiektuak bideratzea.

Sahara

2011-2012 ikasturtean Mendebaldeko Sahararen errealitatea hobeto ulertzen lagunduko dien sentsibilizazio lan bat egingo dugu Zumaiako Maria eta Jose ikastetxeko ikasleekin ( material didaktikoa, elkartasun astea, janari bilketa, laguntza humanitarioa).

Ondoren, gure gazteek Mendebaldeko Saharak bizi duen errealitatea zuzenean ezagutzeko helburuarekin, elkartasunean oinarritutako bidai bat egingo dute Tindufeko Errefuxiatu kanpamentura.