Castellano
MARIA ETA JOSE IKASTETXEA

Zatoz Gurekin

BERRIAK


guion

2012-2013 ikasturterako aurretiko izen-emateak.

Matrikulazio garaia urtarrilaren 30etik zabaldua duzuela gogorarazi nahi dizuegu. Izen emateak otsailaren 10era bitartean egin ahal izango dira, bereziki 2009an, 2010ean , 2011n eta 2012an jaiotako haurrentzat, hau da, 0,1, 2 eta 3 urteko geletan izena eman nahi dutenentzat.

Ikastetxea ezagutu nahi baldin baduzue dei ezazue 943860462 telefonora edota idatzi mariatajose@vedruna.org posta elektronikora eta ongi datorkizuen egunean eta orduan hartuko zaituztegu.


guion Jangelan geratzen diren ikasleentzako Otsaileko menuen informazioa jarrita dagoela gogorarazi nahi dizuegu. Interesatzen zaizuen zikloan sartu eta bertan izango dituzue menu guztiak.

guion

Ikastetxeak urtero izaten ditu elkartasun proiektuak eta momentu hauetan erakusketa bat antolatua dugu Ikastetxeko pasiloetan. Bertan saharako egoeraren berri ematen da.

Erakusketaren berri izan nahi baduzue, ezkerraldeko menuko "Ikastetxea" atalera jo besterik ez duzue. Zuzenean joateko egin klik hemen

Berria Ikastetxeko 2011/2012 ikasturteko Hezkuntza Proiektua ezagutu nahi baldin baduzue, ezkerraldean aurkituko duzuen IKASTETXEA atalera jo besterik ez duzue